TEDERek irailaren 30ean irekiko du TGPE Leader 2026 laguntzak eskatzeko epea. Deialdia 2026ko abenduaren 15era arte egongo da zabalik, eta aukera emango du lurraldearen garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko proiektuak aurkezteko.

Deialdiaren xehetasun guztien berri emateko —hautagarritasun baldintzak, baremazioa, jarduera lerroak eta finantzaketa— bi informazio jardunaldi antolatu ditugu:

  • Urriak 1, osteguna, 10:00 – Proiektu produktiboak
  • Urriak 5, astelehena, 10:00 – Proiektu ez produktiboak

Saioak bertatik jarraitu ahalko dira TEDERen egoitzan (Zalatanbor kalea, 10) eta online moduan, azken honetarako izena eman beharko delarik hurrengo estekaren bitartez 

Zer dira TGPE 2026 laguntzak?

Laguntza hauek Nafarroako 2023-2027 Programazio eta Eskualde Ekintzako Plan Estrategikoaren (PEPAC) barruan daude, Nafarroako Gobernuak eta FEADER funts europarrek finantzatuta. Estellerriaren garapen ekonomiko eta soziala indartuko duten proiektuak laguntzea du helburu.

Hartzaileak:

  • ETEak eta pertsona ekintzaileak
  • Erakunde publiko eta pribatuak, tokiko proiektu jasangarriak sustatzen badituzte

Proiektuetarako eremuak:

  1. Enplegua sortzea eta finkatzea: Enplegu iraunkorra sortzen duten enpresei laguntzea, sektore berritzaileei arreta berezia eskainiz, nekazaritza, agro-elikadura eta tokiko merkataritzari.
  2. Zerbitzuak eta bizi-kalitatea: Gizarte inklusioa eta eskualdeko zerbitzuen hobekuntza sustatzen dituztenak.
  3. Ingurumena, klima eta ekonomia zirkularra: Ingurumenaren jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra sustatzen dituztenak..
  4. Natura eta kultura ondarea: Estellerriko ondarearen kontserbazioa, berreskurapena eta balioan jartzea bilatzen dituztenak.
  5. Ezagutza, sareak eta berrikuntza: Digitalizazioa, berrikuntza eta ezagutza trukatzeko lankidetza-sareen sorrera bultzatzen dituztenak.

Finantzaketa

Deialdia 680.000 €-koa da:

  • 340.000 € proiektu produktiboetarako (ETE eta autonomoei zuzenduak)
  • 340.000 € proiektu ez produktiboetarako (nortasun publiko edo kolektibodun jarduetarako)

Hautatutako proiektuek gastu eta inbertsio hautagarrien %40 eta %75 artean jasoko dute, proiektu produktiboak edo ez produktiboak diren kontuan hartuta.

TGPE LEADER laguntzek aukera bilakatu daitezkeen proiektuak babesten jarraitzen dituzte Estellerrian

LEADER ez da deialdi isolatu bat, laguntza lerro egonkor bat baizik, urteak daramatzana Estellerriaren garapenean laguntzen, landa garapeneko eskualdeko estrategiarekin bat datozen ekimenak finantzatuz. Urte hauetan lagundutako proiektu hauek tokiko ekonomia dinamizatzeko, ekintzailetza sustatzeko eta gure herrien erakargarritasuna indartzeko duten gaitasuna erakutsi dute. Deialdi berri honek jarraipena ematen dio talde-lan horri, eta aukera berri bat eskaintzen du ideiak eta inbertsioak lurraldean benetako eragina izango duten proiektu bihurtzeko.

Interesa duten pertsona guztiak jardunaldietan parte hartuz edo zuzenean TEDERekin harremanetan jarriz zalantzak argitzera animatzen ditugu,

Agian interesatuko zaizu