Zer da Klimaren eta Energia Jasangarriaren aldeko Alkatetzen Ituna?
Argazki galeria
Mundu mailako Ituna
Klima eta energiari dagokionez, tokiko ekintzaren aldeko munduko hiri mugimendurik handiena da Alkatetzen Ituna.
2008an kaleratu zuten, Europan. Alkateen Mundu Itunak Europan lortutako esperientzia baliatzen du, eta ekimenak arrakasta izateko funtsezko faktoreak garatzen ditu: oinarrietatik gobernatzea, hainbat mailatako lankidetza-eredua eta jarduera-eredua.
Ekimenak 57 herrialdetako tokiko eta eskualdeko 7000 agintari baino gehiago biltzen ditu orain.
Nafarroan
Nafarroan, Nafarroako Gobernuari dagokio Alkatetzen Ituna koordinatzea.
Hitzarmenaren laguntza, babesa eta jarraipena NASUVINSA-LURSAREA ari da garatzen beste erakunde batzuekin batera, eta hasieran LIFE-IP NAdapta-CC proiektuak finantzatu zuen % 100ean, eta, ondoren, PLAN4CET proiektuak, biak Nafarroako Gobernuarenak.
Nafarroako tokiko 4 ekintza-taldeek eta udalek babesten dute.
Estellerrian
TEDERek, LURSAREAren laguntzarekin, Estellerriko Alkatetzen Ituna bultzatu du 2019tik aurrera.
Bost faseren bidez, eskualdeko 67 udalak atxikitzea lortu da, egindako emisioen inbentarioekin eta osoko bilkuran egindako eta onartutako KEJEPekin.
TEDERek babesa ematen die sinatu duten udalei klima-aldaketara egokitzeko eta hura arintzeko neurriak hartzeko, bai eta pobrezia energetikoaren aurkako borrokarako ere.
Alkatetzen Ituna Estellerrian
Kontaktua

