Euskararen gaurkotasuna
TEDERek Gau Beltzaren inguruko mikroipuin lehiaketa bat euskaraz antolatzen du Estellerri osorako
Aspaldiko tokiko ohiturak eskualdean berreskuratzeko eta eskuz idazteari garrantzia emateko sortu da ekimena. Nori zuzendua? LH3tik aurrera, Estellerriko edozein herritarrek eman dezake izena. Hauek dira lehiaketaren kategoriak: LH 3-4 LH 5-6 DBH 1-2 DBH 3-4 16...
Estellerria euskaraz trebatzen da: 10 ikastetxek bat egin dute Egunean Behin ekimenarekin
Hezkuntza eredu ezberdinetako, 7 herritako ikastetxek, bat egin dute Egunean Behin ekimenarekin. TEDERek koordinatutako ekimenak, Estellerriko herritarrak formatzeko ere euskara erabiltzen dela gogorarazten digu. Estellerriko 7 herritako 1o ikastetxe dagoeneko ari...
Euskarabidea concede 46.602,85 euros en ayudas a 15 entidades locales de Tierra Estella
TEDEReko Euskara Zerbitzuaren laguntzari esker, iaz baino 13.602,85 euro gehiago eman dira diru-laguntzetan, eta bost toki-entitate berri sartu dira deialdian. Estellerriko 15 toki-entitatek 46.602,85 euro jasoko dituzte aurten, Euskarabideak beren udalerrietan...
Eskaintzen ditugun zerbitzuak
Euskarak eskaintzen dizkizun aukerak ezagutzea nahi dugu.
Euskara sustatzeko ekintzak.
Gure bokazioa hizkuntza hau bultzatzeko erreferentziazko eragilea izatea da.
Koordinazioa eta lan komunitarioa.
Euskara sustatzea helburu duten gizarte-erakundeekin (euskaltegiak, elkarteak…) elkarlanean aritzen gara
Euskararen erabilera indartzea curriculumetik kanpoko eremuan.
Euskara (A ereduan) eta euskara (B eta D ereduetan) irakasten duten ikastetxeekin lankidetzan aritzea
Arlo sozioekonomikoko programak.
Euskarabidearen programak garatzen ditugu euskarak garapen ekonomikorako elementu gisa izan dezakeen balioa sozializatuz.
Erronka demografikoari aurre egiteko neurriak.
Euskara bultzatzen dugu, landa eremuko despopulazioa geldiarazten lagun dezakeen elementu gisa.
Gizarte-espazioak eta komunikazio-egoerak sortzeko programak.
Eskualdeetako euskaldunen eta euskaltzaleen arteko harremana, gizarte-ehuna eta aktibazioa bultzatzen dugu.
Euskarabidearen zabalkundea eta sozializazioa.
Euskarabidearen euskara erabiltzeko eta ikasteko kanpaina, programa eta laguntza-deialdien berri ematen dugu, eta proiektuak eta eskaerak bideratzen laguntzen dugu.
Zer da TEDERen euskara zerbitzua?
Euskara sustatzeko eragilea TEDERi atxikita dago eta Nafarroako Euskararen Institutuak, Euskarabideak, finantzatzen du osorik.
Agian interesatuko zaizu
EUSKARABIDEA
Euskarabidea: Euskararen Nafar Institutua Nafarroako Gobernuaren erakunde publikoa da, euskararen sustapenaz arduratzen dena. Nafarroako gizartean euskararen erabilera eta irakaskuntza sustatzea du helburu, euskara ikasten duten langileei doako ikastaroak eta ordain ekonomikoak eskainiz. Gainera, Euskarabideak euskarazko arreta hobetzeko eta hizkuntza horren erabilera hainbat esparrutan babestuko duen hizkuntza-esparrua sortzeko lan egiten du.
Nafarroako euskaltegiak.
Nafarroan bizi diren eta euskara ikasi edo hobetu nahi duten pertsonek aukera ugari dituzte eskura. Gaur egun 30 euskaltegi baino gehiago daude Nafarroa osoan.
Ikus-entzunezkoak
Euskarak mendeetan zehar izan duen garrantzia erakusten duten postcastak, hainbat elkarrizketa, haurren bideoak eta seme-alabak euskaraz eskolatuta dituzten gurasoei laguntzeko bideoak…
TEDERen Euskara Zerbitzu berria
TEDERen Euskara Zerbitzuaren aurkezpen-bideoa.
Bertan, bere funtzioez, zerbitzuez eta eguneroko lanaz gain, hizkuntza honek Estellerrian duen garrantzia eta sustraitzea nabarmentzen da.
Ohiko galderak
Doakoa da?
Bai, zerbitzuak doakoak dira.
Itzulpenak egiten dituzue?
Ez, baina aholkatu ahal dizugu zuen beharretara hobekien egokitzen den itzulpen-zerbitzua aurkitzeko.
Zer aukera ditut euskara praktikatzeko?
Hainbat aukera dituzu. Edozein euskaltegitan galdetu dezakezu elkarrizketa-taldeen eskaintzaz, edo izena eman dezakezu hauetako batean hurrengo estekaren bidez: Mintzapraktika — Taupa Mugimendua
Non jo dezaket euskara ikasteko?
Ondorengo estekan dituzu Nafarroako euskaltegi guztiak: Euskarabidea: Euskarabidea: Euskaltegis de Navarra
Ba al dago laguntzarik euskara ikasteko?
Bai, Euskarabideak eskaera-mota desberdinetarako eskaintzen dituenez gain (Euskarabidea: Dirulaguntzak), Estellerrian badira hainbat udalerri ere beren bizilagunei laguntzak ematen dizkietenak (Abarzuza, Allin, Ameskoabarrena, Antzin, Andosilla, Zirauki, Estella-Lizarra, Gesalatz, Lerin, Lezaun, Oteitza, Metauten Gesalatz, Villatuerta eta Deierri). Laguntza hauek osagarriak dira. Zalantzarik baduzu, izapidetzan lagun zaitzakegu.
Materiala deskargatu
Txostenak
Argazki galeria
Kontaktua




