TEDERek kudeatzen duen Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planak (HJTP) hainbat jarduera burutzen ditu, besteak beste, bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua, Zuñigako geltokia berreskuratzea, zikloturistentzako ekipamendu berriak eta Vasco-Navarro trenbidearen ibilbide-sarea eta bide berdea hobetzea.
Estella-Lizarra, 2026ko abuztuaren __an. – Estellerriak aurrera jarraitzen du turismo eredu gogotsu, jasangarri eta lurraldearekin konektatzearen aldeko apustuarekin. TEDERek kudeatzen duen eta Next Generation EU funtsek finantzatzen duten Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planaren (HJTP) esparruan, zenbait jarduera burutu dira, eskualdeko zikloturismoari azpiegitura eta zerbitzu sare oso bat eskainiz.
Proiektuak hainbat jarduera osagarri biltzen ditu, lurraldean zehar bi gurpilen gainean dabiltzanen esperientzia hobetzeko: bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzua, zikloturistentzako ekipamendu berriak, Zuñigako tren-geltoki zaharra harrera-zentro gisa berreskuratzea, Vasco-Navarro trenbidearen Bide Berdearen konektibitatea hobetzea eta eskualde osoa egituratzen duten bizikletentzako eta mendi-ibiltarientzako ibilbide-sare zabala.
Lurraldeari konektatua dagoen bizikleta elektrikoen alokairu zerbitzua
Berrikuntza nagusietako bat da Turicleta plataformaren bidez bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzu berria martxan jartzea. Plataforma horrek aukera ematen du prozesu osoa telefono mugikorretik kudeatzeko.
Aplikazioaren bidez, edonork aurkitu dezake eskuragarri dagoen bizikleta bat, erreserba egin dezake, desblokeatu eta bere ibilbidea modu autonomo eta errazean hasi.
Alokairuko estazioak Estella-Lizarran, Antzinen, Murietan eta Metautenen daude, eta Estellerria modu jasangarrian eta irisgarrian aurkitzea ahalbidetzen duen sarea osatzen dute.
Zerbitzua erabilgarri dago aplikazioa hemen deskargatuz:
Zikloturistarentzat pentsatutako zerbitzu-sarea
Alokairu-zerbitzuak bisitariari ibilbide osoan laguntzeko diseinatuta dagoen zerbitzu-sare osagarri bat dauka.
Udalerriek bizikletentzako aparkaleku seguruak eta estazio teknikoak dituzte, konpontze-tresnekin, puzte-sistemekin eta bizikleta elektrikoak garbitzeko eta kargatzeko guneekin hornituak. Hala, geldialdiak erosotasunez egin daitezke, eta ibilbidean zehar sor daitezkeen gorabehera txikiak konpondu.
Helburua esperientzia erosoagoa, seguruagoa eta autonomoagoa eskaintzea da, Estellerriko udalerrien artean mugikortasun jasangarriagoa bultzatuz.
Zuñigako tren geltoki zaharraren berreskuratzea, Bide Berderako proiektu estrategiko bat
Jarduketa aipagarrienetako bat Vasco-Navarro trenbidearen Zuñigako geltoki zaharra birgaitzea izan da, TEDERen eta Zuñigako Udalaren arteko lankidetza-hitzarmen baten bidez garatua, eraikin historiko hori berreskuratzeko, herritik bertatik, bultzatutako ekimen bati erantzunez.
Esku-hartze honi esker, hondatuta zegoen eraikin bat eraldatuko da, eta zikloturistari harrera egiteko zentro moderno bilakatuko da. Zentro honek informazioa eskainiko du ibilbide eta baliabide turistikoei buruz, bizikleta elektrikoak alokatzeko zerbitzuari buruz eta bizikletak konpondu, garbitu eta kargatzeko ekipamendu-gune berriei buruz. Erabiltzaileek atseden hartzeko gune aproposa ere izango da.
Gainera, ondare-balio handiko elementu bat berreskuratuko da, eta antzinako Vasco-Navarro trenbidean geratzen zen Nafarroako azken geltokiari bizia itzuliko zaio, hondatuta baitzegoen.
Eskualde oso konektatzen duen sarea
Zerbitzu berri horiek abian jarrita, azken hilabeteetan HJTParen barruan garatutako beste jarduera batzuk osatu dira, Estellerria turismo gogotsurako erreferentziazko helmuga gisa finkatzeko.
Besteak beste, 40 mendi-ibilaldi eta zikloturista egiteko sare bat sortu eta seinaleztatu da. Sare hori eskualdeko turismo gogotsuaren eskaintza egituratzeko diseinatu da, mendi-ibilaldiak, mendiko, errepideko eta graveleko bizikletan egiteko ibilbideen bitartez. Ibilbide horiek lurraldeko natura, ondarea, kultura eta enogastronomia baliabide nagusietako batzuk lotzen dituzte.
Jarduketa honi esker, seinalizazioa homogeneizatu da, informazio panel berriak jarri dira, bide desberdinak egokitu dira eta Estellerria modu autonomo eta seguruan ezagutzea errazten duen ibilbide-sarea eskaini da.
Era berean, Vasco-Navarro trenbidearen Bide Berdea, Nafarroako zikloturismoaren ardatz nagusietako bat bezala indartzen da. Egindako jardueren artean, nabarmentzekoa da Zubielkiko pasabidea hobetzea; izan ere, bizikleta-bidearen zati berri bat egin da, ibilbideari jarraipena emateko, eta, erabiltzaileen eta oinezkoen segurtasuna areagotzeko. Horretarako, galtzadarekiko eta inguruan integratutako babes-elementuekiko bereizketa fisikoa egin da.
Jarduera horiez gain, Bide Berdea eta Berrotza bailara lotuko dira, Azedoko bizikletentzako adar berri baten bidez. Esku-hartze horri esker, ibilbide-aukera gehiago izango dira, bi ibilbideen arteko lotura hobetu eta lurraldeko baliabide turistiko berrietara iristea erraztuko bait da, eskualdea bi gurpilen gainean zeharkatzen dutenen esperientzia aberastuz.
Sarea osatzeko, interpretazio-panelak jarri dira Bide Berdean zehar. Irisgarritasun unibertsalaren irizpideekin diseinatu dira, eta gaztelaniazko eta euskarazko ikus-entzunezko edukiak sartu dira, QR kodeen bidez eskuragarri daudenak. Euskarri horiei esker, Vasco-Navarro trenbide zaharraren ondare naturala, historikoa eta kulturala ezagut daiteke, eta ibilbide horretan dabiltzanen esperientzia aberastu.
Turismo eredu jasangarriago, konektatuago eta inklusiboago bat
Banakako jarduera bakoitzetik harago, proiektuaren balioa azpiegitura eta zerbitzuen sare integratu bat sortzean datza, Estellerria bisitatzen dutenen esperientzia hobetzeko.
Seinaleztatutako ibilbideek, Bide Berdearen hobekuntzek, bizikleta elektrikoen alokairuak, zikloturistentzako ekipamendu espezifikoek eta trenbide-ondarea berreskuratzeak eskaintza koherente bat osatzen dute, mugikortasun jasangarria bultzatzen duena, udalerrien arteko lotura sustatzen duena eta Estellerria Nafarroako zikloturismorako helmuga turistiko gogotsu nagusi gisa finkatzen duena.
Ibilbide, baliabide eta zerbitzuei buruzko informazio guztia Visit Tierra Estellaren webgunean kontsulta daiteke:
TEDERek kudeatu proiektua, Estellerriko Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planaren baitan dagoena eta Next Generation EU funtsekin finantzatu dena.
Agian interesatuko zaizu
Estellerriak zifrak jarri dizkio bere mugikortasun-erronkari: herritarren %86ak garratzitsutzat jotzen du
TEDERek, LEADER laguntzei esker garatu duen Estellerri Gogotsu eta Dinamikoa proiektuak, 67 udalerrietako 785 inkesta jasotzen ditu, autoarekiko menpekotasun handia identifikatzen du eta datozen hiru urteetan abian egongo den mugikortasun aplikazio berria martxan...

