RuralNav 2026k, Nafarroako landa-inguruneko lurralde-lankidetza eta zaintza-ekosistemak balioan jarri ditu bere amaiera jardunaldian

Nafarroako Gobernuak 1,5 milioi jarri ditu 2024tik hona erronka demografikoari aurre egiteko, lurraldea biziberritzeko eta landa eremuetan biztanleria mantentzeko

Deierriko ostatuan, Estellerrian, Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeek, Cederna Garalurrek, TEDERek eta EDER eta Erdialdeko partzuergoek garatu duten RuralNav 2026 landa berrikuntzako programaren aurkezpen jardunaldia egin da gaur. Programa Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, finantzatua izan da eta erronka demografikoari aurre egiteko, lurraldea biziberritzeko eta biztanleria mantentzeko ekintzak garatzen ditu, despopulazioaren aurkako Nafarroako Estrategiaren ildoan.

Jardunaldian zehar, Jesus Maria Rodriguezek, Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiak, azpimarratu du “RuralNavek frogatzen duela lurraldeek ezagutza, gaitasunak eta baliabideak partekatzen dituztenean, posible dela Nafarroako landa eremuaren errealitatera egokitutako irtenbide berritzaileak martxan jartzea.” Ekimenak, gaineratu duenez, “lurraldeetan irauten duten tresnak, metodologiak, esperientzia pilotuak eta lankidetza-sareak sortzea ahalbidetzen du, eta Nafarroako landa-eremuek erronka sozial eta demografikoei erantzuteko duten gaitasuna indartzen laguntzen du“.

Bestalde, Deierriko alkateak, Marta Mendazak, ongi etorria eman die bertaratutakoei, eta nabarmendu du “RuralNavaren amaiera jardunaldia Deierriko bailaran egitea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko irtenbide berritzaileen eraikuntzan gure herriek betetzen duten papera aitortzea ere” badela eta Nafarroako herrietan, toki entitateek, bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten ekimenak bultzatzeko duten konpromisoari balioa eman dio.

Ondoren, TEDEReko gerenteak, Iñigo Nagorek, Nafarroako Tokiko Ekintzako lau Taldeen lankidetzaren efektu biderkatzailean jarri du fokua. Nagorek azpimarratu duenez, “RuralNavek frogatu du lurraldeen arteko lankidetzak emaitzak biderkatzen dituela. Esperientziak partekatzeak, ekimenak transferitzeak eta modu koordinatuan lan egiteak aukera ematen digu konponbide erreplikagarriak eraikitzeko eta etorkizunean aurrera egiten jarraitzeko oinarriak finkatzeko”.

Ibilbidearen hirugarren urtea

Edizio honekin, RuralNavek bere hirugarren urtea bete du, 2024tik 1,5 milioi euroko inbertsioa metatu du, urtero 125.000 euroko ekarpena eginez Tokiko Ekintza Talde bakoitzeko. Programa Nafarroako Tokiko Ekintza Taldeen barruan dauden 263 udalerrien lurralde-eremuan garatzen da, eta, epe guzti honetan, hamar diagnostiko eta azterketa baino gehiago, hogeita hamar esperientzia pilotu baino gehiago eta hamar jardunaldi eta prestakuntza-ekintza baino gehiago bultzatu ditu, lurralde osorako transferi daitezkeen ezagutza, tresnak eta esperientziak sortuz.

Jardunaldian, programaren aurtengo emaitzak aurkeztu dira, eta esperientziak eta ikaskuntzak partekatu dira, besteak beste, zaintzak, gizarte-kohesioa eta lurralde-lankidetza sendotu dira, funtsezko elementuak baitira despopulazioaren aurkako borrokan eta landa-inguruneetan biztanleria finkatzeko.

Guzti honetaz gain, 2026an egindako ekintzen laburpen-bideo bat proiektatu da, eta programaren emaitza nagusiak aurkeztu dira. Aurten sustatutako ekimenen artean, nabarmentzekoak dira tokiko zaintza-sareen esperientziak, zaintzaileei laguntzeko proiektuak eta Nafarroako landa-ingurunean biztanle berriak hartzeko eta elkarrekin bizitzeko zenbait ekintza.

RuralNavek hirugarren urtea itxi du horrela, Nafarroako Tokiko lau Ekintza Taldeen arteko lankidetzaren balioa berriro erakutsiz, landa-inguruneko erronka sozial eta demografikoen aurrean erantzun berritzaileak bultzatzeko, sareak indartzeko, tresna partekatuak sortzeko eta lurraldean errotzeko asmoa duten ekimenak sustatzeko.

AGIAN INTERESATUKO ZAIZU

2026ko “Errelebo Kafea”-ren azken edizioa, lehendik dagoen ustiategi batean errelebo bat eginez sartu nahi duten gazteei zuzendua

2026ko “Errelebo Kafea”-ren azken edizioa, lehendik dagoen ustiategi batean errelebo bat eginez sartu nahi duten gazteei zuzendua

Hurrengo urriaren 6an, INTIAk bultzatutako ‘Errelebo Kafea’ topaketetarekin bat egingo dugu Estellerrian, belaunaldien arteko erreleboa errazteko eta gazteak lehen sektorean sar daitezen bultzatzeko. Jardunaldia 11:00etan izango da TEDERen egoitzan, Estella-Lizarran....

read more

Adimen Artifiziala Estellerriko merkataritzara iritsi da Vianan prestakuntza praktikoa eginda

Adimen Artifiziala Estellerriko merkataritzara iritsi da Vianan prestakuntza praktikoa eginda

Denbora aurreztea, sare sozialetarako edukiak sortzea, kanpaina komertzialak prestatzea edo bezeroarentzako arreta hobetzea. Adimen Artifizialak aukera berriak eskaintzen dizkio merkataritza txikiari. Tresna horiek modu errazean erabiltzen ikasteko eta negozio bakoitzaren egunerokotasunean aplikatzeko formazio zikloa antolatu du TEDERek Vianan.

Eta sare sozialetarako argitalpen bat minutu gutxiren buruan prestatzeko, sustapen bat diseinatzeko edo zure bezeroei arinago erantzuteko gai izango bazina? Adimen Artifiziala merkataritza txikiaren eskura dago jada, eta negozioen kudeaketa eta komunikazioa hobetzeko lanabes onean bihur daiteke.

Helburu honekin, TEDERek, Nafarroako Landa Merkataritza Dinamizatzeko Zerbitzuaren bidez, «Adimen Artifiziala, zure negozioaren kudeaketa eta komunikazioa hobetzeko» heziketa-zikloa antolatu du, Vianako eta Estellerri osoko merkatarientzat.

Proposamenak prestakuntza hurbila eta praktikoa eskaintzen du Adimen Artifizialeko tresnak ezagutzeko eta merkataritza-establezimendu bateko ohiko zereginetan nola txertatzen jakiteko.

AA lanabesak merkataritza txikiaren mesedetan

Adimen Artifizialak negozio baten egunerokoan parte hartzen duten zeregin asko erraztu ditzake, edukien sorkuntzatik hasita eta promozioen plangintzaraino edo bezeroekiko komunikazioraino.

A lo largo de las tres sesiones, las personas participantes aprenderán a:

  • Crear buenos prompts: formular instrucciones claras para obtener respuestas útiles y adaptadas a las necesidades de cada negocio.
  • Aprovechar ChatGPT y Gemini: conocer sus posibilidades, funcionalidades y recursos para el comercio.
  • Crear contenidos para redes sociales y WhatsApp: preparar publicaciones, mensajes y comunicaciones adaptadas a cada establecimiento.
  • Redactar textos comerciales: elaborar promociones, ofertas, campañas y mensajes para clientes de forma más rápida.
  • Generar ideas y campañas comerciales: encontrar nuevas propuestas para dinamizar el negocio y atraer clientela.
  • Agilizar tareas de gestión: utilizar la IA como apoyo en la organización y planificación del trabajo.
  • Mejorar la atención al cliente: optimizar respuestas y comunicaciones habituales.
  • Crear imágenes y contenidos visuales: utilizar herramientas como Leonardo y Canva para diseñar materiales destinados a redes sociales y campañas comerciales.

Aprender haciendo: de la teoría a la práctica

La formación está diseñada para que las personas participantes puedan experimentar directamente con las herramientas y trasladar lo aprendido a su propio establecimiento.

Mediante ejemplos y ejercicios prácticos, aprenderán a dar instrucciones más precisas, obtener mejores resultados y descubrir qué tareas pueden simplificar con ayuda de la Inteligencia Artificial.

No es necesario tener conocimientos previos de tecnología ni experiencia en IA. La formación parte de cero y está orientada a mostrar, de manera accesible, cómo utilizar estas herramientas con sentido práctico y seguridad.

El objetivo es que cada comercio termine la formación con ideas y recursos que pueda aplicar desde el primer momento: trabajar de forma más eficiente, comunicar mejor sus productos y servicios y dedicar más tiempo a lo verdaderamente importante, sus clientes.

 

Datos de la formación

Fechas 16, 18 y 23 de noviembre 2026
Horario 14:30 a 16:30 h.
Lugar SALA Navarro Villoslada (BIBLIOTECA) C/ Navarro Villoslada, 26 VIANA
Imparte MK comunicación, ponente Ione Barcos

 

 Inscripción   https://forms.gle/Yby43QwgqRzb2v8W9

 

Las plazas son limitadas. Las personas interesadas pueden solicitar información e inscribirse a través de TEDER.

Desde TEDER – Servicio de Dinamización del Comercio Rural de Navarra animamos a los comercios de Tierra Estella a participar en esta iniciativa y descubrir cómo la Inteligencia Artificial puede ayudarles a mejorar su gestión, reforzar su comunicación y ganar competitividad.

La tecnología también puede estar al servicio del comercio de nuestros pueblos.

 

TE PUEDE INTERESAR

TEDERen informazio-saio bat egingo da negozioa eskualdatu edo norberaren kargu egin nahi dutenentzat

 

 

TEDER acogerá el próximo miércoles 4 de noviembre, de 14:30 a 16:30 horas, el taller gratuito Lo que necesitas saber para traspasar tu comercio. La cita tendrá lugar en la sede de la asociación, en la calle Zalatambor, 12, y está dirigida a comerciantes de Tierra Estella que se planteen un relevo, un traspaso o la venta de su negocio. También es para quienes quieran adquirir uno.

La jornada forma parte del programa de Apoyo al Comercio Minorista, impulsado por la Cámara de Comercio de Navarra y la Cámara de Comercio de España, con la colaboración de TEDER. Está cofinanciada por la Unión Europea a través del Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER).

Transmitir un negocio es mucho más que firmar un contrato. Los aspectos legales, laborales, fiscales y financieros pueden marcar la diferencia entre una operación exitosa y un proceso lleno de riesgos. Por eso el taller, impartido por personal experto de Écija abogados, ofrecerá una visión completa y ordenada de todo el proceso.

Qué se abordará en la jornada

  • Documentación jurídica del relevo: fórmulas legales habituales, qué se vende exactamente (activos, acciones, fondo de comercio), garantías y documentos esenciales.
  • Periodo de transición entre quien vende y quien compra, con acompañamiento contractual, transmisión del conocimiento y de las relaciones con la clientela, y pactos de no competencia y confidencialidad.
  • Implicaciones laborales: qué ocurre con los contratos de las personas empleadas, las obligaciones de la empresa y los posibles riesgos ocultos.
  • Claves fiscales: IVA, IRPF, Impuesto sobre Sociedades, transmisiones patrimoniales y planificación fiscal previa a la operación.
  • Valoración del negocio y contratos de arrendamiento del local, para saber cómo preparar el comercio y maximizar su valor.

Una hoja de ruta personalizada y gratuita

Los comercios que lo deseen podrán solicitar, una vez terminada la jornada, una hoja de ruta personalizada y sin coste que recoja las particularidades de la transmisión de su negocio, además del análisis individual de sus dudas. La solicitud se hará a través de un formulario web que se habilitará tras el taller.

Con esta iniciativa se quiere facilitar que los comercios con trayectoria no desaparezcan por falta de relevo y que nuevos proyectos encuentren una oportunidad para arrancar en la comarca.

Datos prácticos
Miércoles, 4 de noviembre de 2026
De 14:30 a 16:30 horas
Sede de TEDER · C/ Zalatambor, 12 · 31200 Estella-Lizarra
Gratuito
Inscripción: https://camara.fitfox.app/actividad/1455

 

TE PUEDE INTERESAR

Zuñigako “Trenico”aren merkantzia-kaian emakume ikuspegia duen ahozko memoriarako gune bat egongo da

Vasco Navarro Trenbidearen Elkarteak eta Tederrek “Memoriaren Kaia” proiektua garatu dute, Red Explora Navarrako (Nafarroa Ezagutu Sarea) espazio eta ibilbideetan proiektuak egiteko diru-laguntzen baitan, Vasco Navarroko emakumeen memoria balioan jartzeko.

2021ean eta 2022an, elkarte horiek “Vascco Navarro trenbidearen emakume protagonisten memoria berreskuratu eta transmititzea” izeneko proiektua burutu zuten, non trenbideari lotutako historia duten emakumeen testigantzak bildu ziren. Emakume langazainek, treneko langileen alabek eta “trenico”ko bidaiariek beren lekukotza eskaini zuten, emakumeen begiradaz, Estella-Lizarra eta Vitoria-Gasteiz lotzen zituen trenbidearen memoria historikoa berreskuratzeko, 1927an inauguratu zenetik 1967ko abenduan itxi zen arte.

Azedoko Julita Chasco Zugasti; Mª Puy Goicoechea Velasco eta Luisa Garrués Rodríguez, biak Estella-Lizarrakoak; Murietako Rosario Lana Salinas; Zuñigako Josefina Arróniz García; eta Pilar eta Ana Abáigar Díaz ahizpak, hauek ere Zuñigakoak.

Bildutako materialak argi uzten du Vasco Navarroaren trenbideak emakumeen enpleguan eta kontratazioan zuen izaera berezia. Proiektuan parte hartu zutenek trenean lan egin zuten emakumeak gogoratzen zituzten, baita ‘trenico’-ak herrietan eta euren bizitzan izan zuen garrantzia.

Proiektuak Zuñigako estazioan berreskuratu berri den espazioa osatuko du. Espazio hori, zikloturistarentzako harrera-zentro gisa birgaitu da, eta bisitariaren esperientzia hobetuko duen baliabide berria da.

Kaiaren gunean erakusketa iraunkorra egongo da, elementu fisiko eta birtualekin. Elementu horiek proiektu honetarako sortutako biltegi digitalari egiten diote erreferentzia, QR kodeen bidez  https://mujeresdelvasconavarro.comemorias.life/, bertan jasotzen eta katalogatzen dira Vasco Navarro Trenbidearen emakume protagonisten testigantzak.

Proiektua osatzeko, inaugurazio-ekitaldia egingo da urtea amaitu baino lehen.

AGIAN INTERESATUKO ZAIZU

TEDERek TGPE Leader 2026 laguntzen deialdia ireki du 680.000 €-rekin eta informazio-jardunaldiak antolatu ditu Estellerrirako

TEDERek TGPE Leader 2026 laguntzen deialdia ireki du 680.000 €-rekin eta informazio-jardunaldiak antolatu ditu Estellerrirako

TEDERek irailaren 30ean irekiko du TGPE Leader 2026 laguntzak eskatzeko epea. Deialdia 2026ko abenduaren 15era arte egongo da zabalik, eta aukera emango du lurraldearen garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko proiektuak aurkezteko. Deialdiaren xehetasun guztien...

read more

Mendabiak aurpegia jarri dio landa eremuko emakumeen ekintzailetzari, TEDERek bultzatutako topaketa batean

Mendabiak aurpegia jarri dio landa eremuko emakumeen ekintzailetzari, TEDERek bultzatutako topaketa batean

Mendabian Emakume Ekintzaile eta Merkatarien Topaketa egin zen, TEDEReko Berdintasun, Merkataritza eta Ekintzailetza programen bidez antolatutako jardunaldia. Bertan, sektore desberdinetako bost emakumek euren esperientziak partekatu zituzten eta emakumeen ekintzailetzak Estellerriko landa-ingurunearen garapen ekonomiko eta sozialean duen papera aldarrikatu zuten. Ekimenak AFAMMER, Las Salinas Emakumeen Elkartea, Mendabiako Merkatarien Elkartea eta herriko Udalaren laguntza izan zuen.

Jardunaldia M. Luz Ezquerro Pintos kazetari errioxarrak moderatu zuen, eta dozenaka pertsona bildu zituen, landa-ingurunean enpresa-proiektuak hasi eta garatzearen aldeko apustua egin duten emakumeen ibilbideak zuzenean ezagutzeko interesa zutenak.

Irekiera ekitaldian, TEDERek nabarmendu zuen emakumeen ekintzailetza eta merkataritza arloen lan-ildo estrategikoa dela, eta emakumeei laguntza ematen dietela ekintza prozesu fase guztietan, aholkularitza pertsonalizatuaren, puntako prestakuntza espezializatuaren eta negozioen etengabeko jarraipenaren bidez. Era berean, gogorarazi zuten berdintasuna Estellerriaren lurralde garapenerako estrategiaren lehentasunezko zeharkako ardatza dela, landa eremuko emakumeen aukerak, autonomia eta bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.

TEDERek hainbat azterlanen arabera emakume ekintzaile eta merkatariei eragiten dieten arrakala nagusietako batzuk nabarmendu zituen, eta topaketan zehar emakumeen ekintzailetza aztertzean behin eta berriz agertzen diren gaiak azaleratu zituen: zaintzak, denboraren kudeaketa, baliabide edo finantzaketa jakin batzuk eskuratzeko zailtasuna, laguntza-sareak eraikitzeko beharra, gehiegizko burokrazia eta genero-estereotipo jakin batzuen iraunkortasuna.

 

EMAKUMEEN EKINTZAILETZAREN ANIZTASUNA ISLATZEN DUTEN BOST ISTORIO

Profil oso desberdinak zituzten, baina izendatzaile komun bat duten bost emakume bildu zituen mahaiak: ideia, ofizio edo aukera bat lurraldera errotutako bizi proiektu bihurtzeko gaitasuna.

Laura Elvira Ruiz: berrikuntza eta jarraipena familia merkataritzan. Villa de Mendavia hotelaren kudeaketa, familiaren liburu-denda, paper-denda eta loterien administrazioarekin uztartu du.

Bere hitzaldian, belaunaldi-erreleboaren erronkak, etengabe egokitzeko beharra eta biztanleria finkatzen eta herrietan jarduera ekonomikoa sortzen laguntzen duten hurbileko zerbitzuak mantentzearen garrantzia nabarmendu zituen.

Beatriz Sagredo: gazteria eta etorkizuna nekazaritza sektorearentzat. Historikoki maskulinizatutako sektore batean sartzen ari diren emakume belaunaldi berri baten ikuspegia ekarri zuen. Bere proiektuak, basaranen ekoizpena eta patxaranaren elaborazioa ardatz dituenak, agroelikadurak lurraldeari, paisaiari eta nafar nortasunari lotutako jarduera ekonomiko gisa duen balioa aldarrikatzen du.

Agerian utzi zuen oso garrantzitsua dela emakume gazteei lehen sektorean sartzen laguntzea, belaunaldien arteko erreleboa eta landa-ingurunearen iraunkortasuna bermatzeko.

Luz Mari Cáceres Tavera: aniztasunetik ekitea. Tartak eta beste produktu batzuk eskuz egiten espezializatutako kafetegi-gozotegia sendotu arte egindako bidea partekatu zuen.

Bere testigantzak negozio bat ingurune berri batean martxan jartzeak suposatzen duen esfortzua erakutsi zuen eta nola ekintzailetza integrazio, autonomia ekonomiko eta dinamizazio sozialerako tresna bihurtu daitekeen herrietan.

Alina Pop: landa eremuan proiektu propio bat eraikitzea. Migrazioaren esperientzia oinarri hartuta, Kukis Beautyren sorrera eta garapena kontatu zuen, Mendabian duen estetika zentroa.

Haren hitzetan, agerian geratu zen emakume askok amatasunari, zainketei eta herrialde berri batera egokitzeari lotutako erronkak aukera bihur daitezkela enpresa-proiektu propioak eraikitzeko, enplegua sortzeko eta tokiko ekonomia-sareari laguntzeko.

Silvia Aznal: ezagutza, prestakuntzaren eragile emprendedor. Hezitzaile profesional gisa eskola partikularrak, lanbide-heziketa, ziurtagiri profesionalak eta online prestakuntza gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen dituen hezkuntza-proiektuaren sortzailea.

Haren esperientziari esker, ezagutza handiari, digitalizazioari eta lanbide-trebakuntzari lotutako ekintzailetza-modu berriak landu ahal izan ziren, landa-eremuen garapen ekonomikorako gero eta eremu garrantzitsuagoak.

HAMAR URTE HERRIA EGITEN: MENDABIAKO MERKATARIEN ELKARTEAREN BALIOA

Mendabiako Merkatarien Elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko eta aitortzeko ere balio izan zuen topaketak. Erakunde horrek hamarkada honetan zehar erakutsi du herriarekiko batasuna, lankidetza eta konpromisoa funtsezkoak direla tokiko merkataritza indartzeko.

Gaur egun, 30 saltoki biltzen ditu elkarteak, eta horietatik 28tan emakumeak dira buru; datu horrek islatzen du emakumeen protagonismoa Mendabiako merkataritza-sarean. Establezimendu bakoitzaren atzean ekintzailetza, esfortzu eta iraunkortasun istorio bat dago; beren proiektu profesionala beren herrian garatzearen aldeko apustua egin duten pertsonak, askotan enpresa-jarduera eta familia-erantzukizunak uztartuz eta negozio bat mantentzeko erronkei egunez egun aurre eginez.

Hamar urte hauetan, elkarteak ekimenak eta kanpainak bultzatu ditu, esperientziak partekatu eta elkarlanean arituz tokiko establezimenduak indartsuagoak izan daitezen lan egin du. Ibilbide horrek agerian utzi du, halaber, zailtasunei aurre egiteko eta etorkizunari begira jarraitzeko elkarrekiko babesak eta lan kolektiboak duten garrantzia.

Mendabiako Merkatarien Elkartea, gainera, negozio elkarte bat baino askoz gehiago da. Hurbileko merkataritzak jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen ditu, eta, era berean, konfiantzazko harremanak sortzen ditu, bizilagunen arteko topaketa bultzatzen du eta kaleak bizirik mantentzen laguntzen du. Izan ere, erakusmahai bakoitzaren atzean pertsonak, istorioak eta Mendabiarekin eguneroko konpromiso bat daude.

AURRERA EGITEKO IKUSARAZI

TEDERetik azpimarratu zuten emakumeen esperientziak entzutea funtsezkoa dela benetako beharrei erantzungo dieten politikak eta programak diseinatzeko. Gune horiek ahalduntze indibidual eta kolektiborako tresna gisa duten balioa ere azpimarratu zuten, non parte-hartzaileek esperientziak partekatu, loturak sortu eta beste emakumeentzat erreferente bihurtu daitezkeen.

Topaketa amaitzeko, parte-hartzaile guztiek ideia partekatu bat landu zuten: landa-ingurunean ekintzailetzari ekiteak ahalegina, iraunkortasuna eta egokitzeko gaitasuna eskatzen dituela, baina lurraldeari lotutako bizi-proiektuak eraikitzeko eta Estellerriaren garapen ekonomiko eta sozialari aktiboki laguntzeko aukera ere eskaintzen duela.

Izan ere, emakume batek gidatutako merkataritza, nekazaritza-ustiategi, zerbitzu, negozio edo prestakuntza-proiektu bakoitzaren atzean jarduera ekonomiko bat baino askoz gehiago dago: gure herriarentzat enplegua, komunitatea, berrikuntza eta etorkizuna daude.

 

Agian interesatuko zaizu

ArtNam Yoga: yoga eta ongizatea Estellerriko herrietara hurbildu

ArtNam Yoga: yoga eta ongizatea Estellerriko herrietara hurbildu

Batzuetan, ekitea negozio-ideia bat izan baino askoz lehenago hasten da: pertsona batek norabidea aldatzea eta sentitzen duenarekin bat datorren bizimodua bilatzea erabakitzen duenean hasten da. Hori izan da Marta Lainez ArtNam Yoga proiektuaren bultzatzailearen bidearen zati bat. Proiektu honen bidez, yoga eta ongizatea gerturatzen dizkie Estellerriko pertsonei, praktika bakoitza bere beharretara egokituz eta eskolak behar diren tokietara eramanez.

Nola sortzen da zure ibilbide profesionala eta zerk eramaten zaitu ekintzaile izatera?

Ekonomia ikasi nuen eta urte eta erdiz enpresa batean lan egin nuen, baina bizitzeko eta lan egiteko beste modu batzuk esploratu nahi nituela sentitzen nuen. Argentinara egindako bidaia bat inflexio puntua izan zen: naturarekin konektatzen eta benetan zer egin nahi nuen pentsatzen lagundu zidan. Gero lau urte eman nituen Eslovakian, permakultura proiektu batean, lehenik boluntario gisa eta gero koordinatzaile gisa.

Itzuli nintzenean, Mirafuentesen kokatzea erabaki nuen, familiaren etxean, eta yogan sakontzen hasi nintzen. Pixkanaka, hasieran praktika pertsonala zena  bide profesional bihurtu zen. Horrela jaio zen ArtNam Yoga, niri ematen ari zitzaidana partekatzeko gogotik, eguneroko bizitzan ongizatea zerbait irisgarriago bihurtzeko.

Zertan datza ArtNam Yoga eta zeintzuk dira eskaintzen dituzun zerbitzuak?

Mugimendu kontzientea eta zaintza fisiko eta emozionala ardatz dituen proiektua da ArtNam Yoga. Yoga tradizional eta terapeutikoko klaseak eskaintzen ditut, aurrez aurrekoak zein online, eta baita arnasketa, erlaxazio eta meditazio praktikak ere.

Hainbat herritan egiten dut lan, elkarteekin kolaboratzen dut eta ekimen komunitarioetan parte hartzen dut. Proiektua leku eta talde bakoitzera egokitu ahal izatea gustatzen zait, kontua ez baita bakarrik klase bat ematea, baizik eta pertsonak eroso sentitzeko, laguntzeko eta beren buruari tarte bat eskaintzeko espazio bat sortzea.

Zerk eraman zintuen yoga terapeutikoan espezializatzera?

Nire formakuntzan aurrera egin ahala, gero eta gehiago interesatzen zitzaidan yoga pertsona bakoitzaren beharretara nola egokitu. Irakasle gisa Nafarroan trebatu nintzen, eta, ondoren, hainbat diziplinatan sakondu nuen, hala nola soinuaren yogan, dilruba instrumentuarekin eta yoga terapeutikoan, Donostian. Gainera, lesioekin eta patologiekin lotutako gaietan trebatzen jarraitzen dut.

Niretzat, garrantzitsuena da ulertzea pertsona guztiek ez dutela gauza bera behar eta ez dutela modu berean praktikatu behar. Yoga mugikortasuna hobetzeko, erlaxatzeko edo, besterik gabe, lasaitasun une bat aurkitzeko tresna izan daiteke. Horregatik saiatzen naiz pertsona bakoitza, bere aukeretatik abiatuta, praktikara hurbiltzea, konparaziorik eta eskakizunik gabe.

Zer ekarpen egiten dio zure proiektuak landa eremuari?

ArtNam Yogaren zati garrantzitsu bat da eskolak herrietara eramatea. Herri txiki batean bizitzeak ez luke esan nahi nork bere burua zaintzeko aukera gutxiago dituenik, baina batzuetan distantziak zaildu egiten du jarduera jakin batzuetarako sarbidea.

Gustatzen zait nire proposamenak jendeari hurbiltzea, eta yoga praktikatzeaz gain, denbora partekatzeko eta talde bateko kide sentitzeko topaguneak sortzea. Landa eremuan, hurbiltasun horrek balio handia du. Ez dago urrutira joan beharrik ongizate-eremu bat aurkitzeko; batzuetan, nahikoa da etxetik hurbil izatea.

Nortzuk parte hartzen dute zure saioetan eta zeintzuk dira heuren beharrak?

Oso pertsona desberdinekin lan egiten dudan arren, mugikortasuna mantendu, oreka hobetu edo egunerokotasunean hobeto sentitu nahi duten adineko pertsonak dira nagusi. 60 urtetik 94 urtera arteko pertsonekin egin dut lan.

Badira, baita ere, gazteagoak diren pertsonak, eguneroko erritmotik deskonektatzeko, estresa arintzeko edo beren osasun emozionalari denbora eskaintzeko modu baten bila iristen direnak. Pertsona bakoitza behar ezberdin batekin iristen da, eta horrek eragiten du eskolak anitzak izatea. Saiatzen naiz taldea entzuten eta praktika egokitzen, mundu guztiak bere lekua aurki dezan.

Nola sortu zen yoga herri desberdinetara eramateko modu hau eta zer aukera zabaltzen ditu landa eremuan bizi diren pertsonentzat?

Zaintzak Ehuntzen proiektuan parte hartzen dut, Bideak Ehuntzen programaren barruan, Kodes Mendilerroko herrietara zaintzako eta ongizateko jarduerak hurbiltzea helburu duen ekimena. ArtNam Yogarekin saio presentzial ibiltariak ematen ditut hainbat herritan, beste herrietako parte-hartzaileak online konektatzen dira, praktika presentziala eta urrutiko parte-hartzea uztartzen dituen proposamen hibrido bat sortuz.

Formula horrek aukera ematen digu herri desberdinetako jendea konektatzeko, yoga egiteko desplazatu beharrik gabe eta herri desberdinetako partaideak batuz klaseak bideragarri egiteko. Uste dut proposamen berritzailea dela, landa-inguruneari ekarpen handia egiten diona, ongizatea pertsonengana hurbiltzeaz gain, herrien arteko sareak ere sortzen dituelako, eta zaintzak komunitate-bizitzaren erdigunean jartzen laguntzen duelako.

Zer abantaila-desabantaila ditu landa eremuan ekiteak?

Gertutasuna da gehien baloratzen dudan gauzetako bat. Herrietan harremanak zuzenagoak dira, pertsonak ezagutzen joaten zara eta proiektu bat aurrera ateratzen asko laguntzen duen konfiantza sortzen da. Hiri batean eskuragarriago dauden jarduerak eskaintzeko aukerak ere egon daitezke.

Kontra partea da oso ondo antolatu behar zarela. Herri batetik besterako joan-etorriek denbora kentzen dute, taldeak ez dira beti handiak izaten eta beharrezkoa da zenbakiak ongi egitea. Gainera, norbere kontura lan egiten duzunean, ez dituzu eskolak bakarrik ematen: saioak ere prestatzen dituzu, gestioak egiten dituzu, aukera berriak bilatzen dituzu eta zure lana ezagutzera ematen duzu. Lan handia dago atzetik, normalean ikusten ez dena.

Zein da zure autonomo lehen garai honetan markatzen duzun erronka nagusia?

Negozioaren atal guztien arteko oreka aurkitu eta egonkortasun ekonomikoa lortzea, esango nuke. Ekintzaile izateak bidea egin ahala gauza asko ikastea dakar, denboraren antolakuntzarekin hasita, kudeaketa administratiboraino edo komunikazioraino ailegatuz.

Mugak jartzen eta laneguneko ordu guztiak ez betetzen ere ikasten ari naiz. Proiektua haztea nahi duzu, asko inplika zaitezke, eta hasieran erraza da uste baino denbora gehiago eskaintzea.

Zer da ekintzailetzaren alderik onena eta etorkizunari begira zer gustatuko litzaizuke lortzea?

Atseginena da ikustea jendeak klaseekin gozatzen duela eta bertan espazio propio bat aurkitzen duela. Batzuetan, ordu batean gelditzea, arnasa hartzea eta gorputza entzutea zure bizitzan berezitasun bat izan daiteke. Horretan lagundu ahal izatea eta, gainera, jendea bizi den lekutik gertu egitea da proiektuari zentzua ematen diona.

Aurrera begira, ArtNam Yoga sendotu, pertsona gehiagorengana iritsi eta proposamen berriak garatu nahiko nituzke, hala nola, ongizate tailer eta topaketak. Online saioen aukerak arakatzen ere jarraitu nahi dut. Nire helburua da proiektua haztea, hasieratik duen esentzia hurbil eta malgu hori galdu gabe.

Zer suposatu dizu TEDERen akonpainamenduak?

TEDERek lagundu dit lehen urratsetan orientatzen, izapideei eta dokumentazioari buruzko zalantzak argitzen eta zer laguntza dauden jakiten. Ekiten hasten zarenean, zailak izan daitezkeen gai administratibo eta fiskal asko daude, batez ere aurretik esperientziarik ez baduzu.

Prozesua ulertzen laguntzen dizun eta orientatzen zaituen norbait izateak lasaitasuna eta segurtasuna ematen ditu. Ekintzaile izateak iniziatiba eskatzen du, baina garrantzitsua da, baita ere, bidean zehar beste pertsona eta erakunde batzuen laguntza izango duzula jakitea.

Art Nam Yoga

Jarrai gaitzazu Instagramean gehiago jakiteko.

Instagram profila ikusi ↗

HARREMANETARAKO ZENBAKIA: 619001803

Agian interesatuko zaizu

Udal taberna-denda kudeatzeko proposamenak jaso ditu Zuñigak

Udal taberna-denda kudeatzeko proposamenak jaso ditu Zuñigak

Zuñigako Udalak proposamenak eskatu ditu Teleclubeko taberna-denda kudeatzeko. Udalak ostalaritzarako eta oinarrizko hornidurarako puntu egonkor bat ziurtatu nahi du, udalerriko auzo-arreta eta bizitza soziala bultzatuko dituena. Tabernak sukaldea du, gosariak,...

read more
Lan eskaintza: Turismoa kudeatzeko teknikaria TEDERen

Lan eskaintza: Turismoa kudeatzeko teknikaria TEDERen

TEDER Elkarteak hautaketa-prozesu bat ireki du pertsona bat turismo-kudeaketako teknikari gisa sartzeko, lan-kontratu mugagabea eta lanaldi osoarekin. Hautatutako pertsona Estellerriko plataforma turistikoaren dinamizazioaz arduratuko da, «Tierra Estella Maitia»...

read more