TEDERek TGPE Leader 2026 laguntzen deialdia ireki du 680.000 €-rekin eta informazio-jardunaldiak antolatu ditu Estellerrirako

TEDERek irailaren 30ean irekiko du TGPE Leader 2026 laguntzak eskatzeko epea. Deialdia 2026ko abenduaren 15era arte egongo da zabalik, eta aukera emango du lurraldearen garapen ekonomiko eta soziala bultzatzeko proiektuak aurkezteko.

Deialdiaren xehetasun guztien berri emateko —hautagarritasun baldintzak, baremazioa, jarduera lerroak eta finantzaketa— bi informazio jardunaldi antolatu ditugu:

  • Urriak 1, osteguna, 10:00 – Proiektu produktiboak
  • Urriak 5, astelehena, 10:00 – Proiektu ez produktiboak

Saioak bertatik jarraitu ahalko dira TEDERen egoitzan (Zalatanbor kalea, 10) eta online moduan, azken honetarako izena eman beharko delarik hurrengo estekaren bitartez 

Zer dira TGPE 2026 laguntzak?

Laguntza hauek Nafarroako 2023-2027 Programazio eta Eskualde Ekintzako Plan Estrategikoaren (PEPAC) barruan daude, Nafarroako Gobernuak eta FEADER funts europarrek finantzatuta. Estellerriaren garapen ekonomiko eta soziala indartuko duten proiektuak laguntzea du helburu.

Hartzaileak:

  • ETEak eta pertsona ekintzaileak
  • Erakunde publiko eta pribatuak, tokiko proiektu jasangarriak sustatzen badituzte

Proiektuetarako eremuak:

  1. Enplegua sortzea eta finkatzea: Enplegu iraunkorra sortzen duten enpresei laguntzea, sektore berritzaileei arreta berezia eskainiz, nekazaritza, agro-elikadura eta tokiko merkataritzari.
  2. Zerbitzuak eta bizi-kalitatea: Gizarte inklusioa eta eskualdeko zerbitzuen hobekuntza sustatzen dituztenak.
  3. Ingurumena, klima eta ekonomia zirkularra: Ingurumenaren jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra sustatzen dituztenak..
  4. Natura eta kultura ondarea: Estellerriko ondarearen kontserbazioa, berreskurapena eta balioan jartzea bilatzen dituztenak.
  5. Ezagutza, sareak eta berrikuntza: Digitalizazioa, berrikuntza eta ezagutza trukatzeko lankidetza-sareen sorrera bultzatzen dituztenak.

Finantzaketa

Deialdia 680.000 €-koa da:

  • 340.000 € proiektu produktiboetarako (ETE eta autonomoei zuzenduak)
  • 340.000 € proiektu ez produktiboetarako (nortasun publiko edo kolektibodun jarduetarako)

Hautatutako proiektuek gastu eta inbertsio hautagarrien %40 eta %75 artean jasoko dute, proiektu produktiboak edo ez produktiboak diren kontuan hartuta.

TGPE LEADER laguntzek aukera bilakatu daitezkeen proiektuak babesten jarraitzen dituzte Estellerrian

LEADER ez da deialdi isolatu bat, laguntza lerro egonkor bat baizik, urteak daramatzana Estellerriaren garapenean laguntzen, landa garapeneko eskualdeko estrategiarekin bat datozen ekimenak finantzatuz. Urte hauetan lagundutako proiektu hauek tokiko ekonomia dinamizatzeko, ekintzailetza sustatzeko eta gure herrien erakargarritasuna indartzeko duten gaitasuna erakutsi dute. Deialdi berri honek jarraipena ematen dio talde-lan horri, eta aukera berri bat eskaintzen du ideiak eta inbertsioak lurraldean benetako eragina izango duten proiektu bihurtzeko.

Interesa duten pertsona guztiak jardunaldietan parte hartuz edo zuzenean TEDERekin harremanetan jarriz zalantzak argitzera animatzen ditugu,

Agian interesatuko zaizu

«Infoenergía en ruta – Infoenergia bidean» autokontsumo fotovoltaikoari buruzko bere azken tailer espezializatua antolatuko du irailaren 23an

TEDERen Infoenergia zerbitzuak «Infoenergia en ruta – Infoenergia bidean» proiektua garatu du hilabeteotan, Nafarroako Gobernuaren 2026rako ingurumen hezkuntzako, ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarra proiektuen programaren laguntzari esker.

Ekimen horren bitartez, Estellerriko hainbat herritara hurbildu dira energia aurrezteari, etxeko eraginkortasunari, energia berriztagarriei eta mugikortasun iraunkorrari buruzko tailer praktikoak eta dibulgazio-saioak egitera. Programak, herritarrei irekitako tailer orokorrak eta trantsizio energetikorako interes berezia duten gaiei buruzko bi tailer espezializatu barne hartu ditu.

Tailer hauek eskualdean antzemandako hainbat beharri erantzuna emateko bultzatu dira:

  • Etxeko energia-kontsumoa eta hari lotutako kostuak, ekonomikoak eta ingurumenekoak.
  • Autokontsumo fotovoltaikoaren eta energia kudeatzeko beste soluzio batzuen benetako errentagarritasunari buruzko informazio praktiko eza.
  • Mugikortasun jasangarriari eta landa-inguruneetan ibilgailu alternatiboak erabiltzeko aukerei buruz dauden zalantzak.

Jarduera guztiak doakoak eta publiko orokorrari irekiak izan dira, eta tokiko erakundeen, gizarte-zerbitzuen, energia-komunitateen eta lurraldeko elkarteen laguntza izan dute.

Tailer espezializatua, dagoeneko egina: ibilgailu elektrikoa eta mugikortasun jasangarria

Proiektuan zehar, ibilgailu elektrikoari eta mugikortasun jasangarriari buruzko tailer espezializatu bat egin da, eta arlo hauekin lotutako gaiak landu ziren: benetako kontsumoa, autonomia, erabilera-kostuak, etxeko karga, eskuragarri dauden laguntzak eta landa-eremuetako mugikortasuna hobetzeko beste aukera batzuk.

Ibilgailu elektrikoari buruzko tailerraren grabaziorako esteka:
[ESTEKA]

Era berean, etxeko energia aurrezteari, eraginkortasun energetikoari eta energia berriztagarriei buruzko informazio saioak egin dira eskualdeko hainbat udalerritan.

Azken tailer espezializatua: autokontsumo fotovoltaikoa

Irailaren 23an, 17:00etan, proiektuaren azken tailer espezializatua izango da, autokontsumo fotovoltaikoari buruzkoa.

Saioan zehar gai hauei buruzko alderdi praktikoak aztertuko dira:

  • Instalazio fotovoltaikoen errentagarritasun ekonomikoa.
  • Etxebizitza bakoitzaren kontsumoaren araberako dimentsionamendu egokia.
  • Aurrezkien eta amortizazio-aldien kalkulua.
  • Faktura elektrikoaren gaineko eragina.
  • Energia biltegiratzeko eta kudeatzeko aukerak, bateria fisikoak eta bateria birtualak barne.
  • Eskuragarri dauden laguntza eta kenkari fiskalak.

Tailerrak bi orduko iraupena izango du gutxi gorabehera, eta formatu dualean egingo da, TEDERen egoitzara bertaratzeko aukera emanez, bai eta online ere. Gainera, saioa grabatuta geratuko da, eta, beraz, zuzenean joan ezin dutenek ere kontsultatu ahal izango dute ondoren.

“Infoenergía en ruta – Infoenergia bidean” proiektua energia eta ingurumen aholkularitzarako tailerrak 4 herri berrietara zabaltzen du

Energiari eta ingurumenari buruzko doako tailerrak eta laguntza pertsonalizatua Estellerrian.

 

Azken asteotan, TEDERek, eskualdeko udalekin eta Nafarroako OTCrekin batera, “Infoenergía en Ruta – Infoenergia bidean” proiektua garatu du, herritar guztientzako doako prestakuntza-tailerrak.

Proiektu honekin oso helburu argia genuen: informazio eta aholkularitza energetikoa Estellerriko herrietara hurbiltzea.

Orain arte, 11 tailer egin ditugu, hamar energia-fakturazioan, aurrezpenean eta eraginkortasunean oinarrituta, eta bat ibilgailu elektrikoan zentratua. 120 pertsona inguruk hartu dute parte eta harrera oso positiboa izan da. Interes handiena piztu zuen tailerra ibilgailu elektrikoarena izan zen, 25 pertsona inguruk eman baitzuten izena, eta, ondoren, Los Arcosen eta Mañerun egin ziren saioek, 15 parte-hartzaile inguru. Gainera, balorazio-inkestek gogobetetze-maila handia adierazten dute, eta agerian uzten dute parte-hartzaileek bereziki baloratu dituztela edukien izaera praktikoa, jasotako informazioaren erabilgarritasuna eta aholkularitzaren hurbiltasuna.

Hala ere, guretzat garrantzitsuena ez dira zenbakiak. Garrantzitsuena da jende asko konturatzen dela elektrizitate-faktura bat ulertzea, tarifak alderatzea, eguzki-plaka instalazio bat balioestea edo mugikortasun elektrikoari buruzko zalantzak argitzea ez litzatekeela oso zaila izan behar.

Hortxe datza TEDERen Infoenergia zerbitzuaren balioa. Komertzializazio-bulegoetan edo energia saltzen duten enpresetan ez bezala, guk ez dugu produkturik saltzen, ez gara energia-konpainia handi bateko kide eta ez dugu inongo komertzializatzaileren komisiorik kobratzen. Independentzia horrek aukera ematen digu kasu bakoitza modu objektiboan aztertzeko eta aurrean dugun pertsonarentzat aukerarik onena gomendatzeko, edozein enpresak eskaintzen duela ere.

“TEDERen ez dugu energiarik edo instalaziorik saltzen;
pertsonei erabaki egokiak hartzen laguntzen diegu.
Independentzia hori da gure balio nagusia.”

Eta, hain zuzen ere, independentzia hori da gero eta pertsona, enpresa eta udal gehiagok gugan konfiantza izateko arrazoia. Aurten 750 kontsulta baino gehiago egin ditugu, eta zifra hori oso positiboa da data hauetarako; horrek erakusten du benetako beharra dagoela aholkularitza hurbila, profesionala eta interes-gatazkarik gabekoa izateko.

“Baloraziorik onena ez digu inkesta batek ematen, ezta tailerretako parte hartzeak, izan ere, gero eta jende gehiagok jotzen du Infoenergiarengana zalantza bat dutenean badakitelako erantzun independente eta zintzoa jasoko dutela.”

Tailerretara joaterik izan ez zutenentzat, gogorarazi nahi dugu Infoenergia zerbitzuak urte osoan irekita jarraitzen duela, aurretiko hitzordua eskatuz. Estellerriko edozein pertsona jar daiteke gurekin harremanetan faktura bat berrikusteko, elektrizitate- edo gas-kontratu bat aztertzeko, autokontsumoari, ibilgailu elektrikoari, laguntzei edo energia-eraginkortasunari buruzko zalantzak argitzeko. Gainera, TEDERen egoitzan egin genituen saioak, bai energia-fakturei buruzkoa, bai ibilgailu elektrikoei buruzkoa, grabatu egin ziren, eta oraindik ere eskuragarri daude, edonork ikus ditzan eduki horiek.

Azpimarratzekoa da, halaber, Nafarroako Gobernuaren Ingurumen Hezkuntzako programaren bidez lortutako finantzaketari esker izan dela posible proiektu hau. TEDERen uste dugu gure lanaren funtsezko zati bat aukerak identifikatu, baliabideak eskuratu eta herritarrei benetako balioa emango dieten proiektu bihurtzea dela.

“Gure lana Estellerrirako baliabideak lortzea da
eta hemen bizi direnentzako zerbitzu bilakatu.”

Izan ere, gure helburua ez da edozein modutan proiektuak garatzea. Gure helburua da funts horiek pertsonen bizitza hobetuko duten zerbitzu zehatz, hurbil eta erabilgarri bihurtzea.

Ziur gaude energia aholkularitza funtsezkoa dela hiru arrazoirengatik:

  • Lehenik eta behin, energia eskuratzea pertsonen ongizaterako oinarrizko gaia delako eta pertsona horiek guztiek eskubide hori baldintza duinetan baliatu ahal izan dezaten lagundu behar dugulako.
  • Bigarrenik, inork ez lukeelako behar baino gehiago ordaindu behar funtsezko zerbitzu batengatik.
  • Eta hirugarrenik, trantsizio energetikoa familien, enpresa txikien eta udalen eguneroko errealitatera hurbiltzea lortzen badugu soilik izango delako arrakastatsua.

Trantsizio energetikoa ez da soilik eguzki plakak instalatzea edo auto elektrikoak erostea. Aldaketa horiek nola eragiten diguten ulertzean datza, dauden aukerak ezagutzean eta informazio fidagarria erabiliz erabakiak hartu ahal izatean.

Horregatik, lehenengo hamaika tailerrek izandako harrera onaren ondoren, proiektuari jarraipena emango diogu bost saio berrirekin: fakturazio energetikoan eta aurrezpenean zentratutako lau saio, eta eguzki-plaken autokontsumo espezializaturako tailer bat.

Eta norbaitek Infoenergiak zehazki zertarako balio duen galdetzen badio bere buruari, ziurrenik, hori azaltzeko modurik onena egunero ikusten ditugun benetako adibideak ikustea izango dela.

  • Dagoeneko ibilgailu entxufagarri bat (guztiz elektrikoa edo hibrido entxufagarria) duten eta hobeto erabiltzen ikasi nahi duten pertsonei laguntzen diegu. Kargak programatzen laguntzen diegu, ordurik merkeenak aprobetxatzen, benetan zer potentzia behar duten ulertzen edo etxean modu seguruan nola kargatu ikasten.
  • Eguzki-plaken autokontsumoarekin oso nahastuta dauden pertsona asko ere artatzen ditugu. Askotan, auzokide batzuek uste dute aire girotua jarri edo ibilgailu elektriko bat erosi ahal izateko eguzki-plakak instalatu behar direla. Benetako kontsumoak aztertzen ditugunean, askotan konturatzen dira gastua eta pentsatzen zutena oso desberdinak direla, eta kasu bakoitzaren arabera aukera desberdinak daudela.
  • Baina agian adibiderik deigarriena merkatu librean urteak daramatzaten pertsonena da, zehazki zer kontratatua duten jakin gabe. Zure fakturak berrikusten ditugunean, batzuetan ohartzen gara merkatu arautura aldatze hutsarekin eta zure kontratua behar bezala doituta energia-gastua asko murriztu dezakezula. Kasu batzuetan, zergak ordaindu aurretik urtean 300 euro inguruko aurrezkiez ari gara, inolako inbertsiorik egin gabe eta kontsumo-ohitura berdinei eutsiz.
  • Eta, gainera, kontsumitzaile handien kasuak daude, hala nola dendak, tabernak eta jatetxeak, zeinak, kontsumoak eta fakturak aztertu ondoren, aurrezki handiak lor ditzaketen.

Azkenean, horiek dira bilatzen ditugun emaitzak. Kontua ez da inor konbentzitzea ezer eros dezan. Informazio zorrotza, independentea eta egoera bakoitzari egokitua eskaini nahi da.

Eta gure filosofia osoa esaldi bakar batean laburbildu beharko bagenu, hauxe izango litzateke ziur aski:

“Ez dugu energiarik saltzen. Balio handiko beste zerbait eskaintzen dugu: informazio independentea, zintzoa eta konfidantzazkoa.”

 

Tailer kopurua handitzen dugu. 

 

Udalen eskaria dela eta, tailer kopurua beste 4 herritara zabaldu da. Tailer horiek 2026ko abuztuan eta irailean egingo dira.

Ekimen honen helburua Infoenergia energia aholkularitza zerbitzua eskualdeko udalerri guztietara hurbiltzea da, herritarrei informazio praktikoa eta gertuko arreta eskainiz.

Proiektu honek Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jasotzen du, ingurumen hezkuntzarako laguntzen deialdiaren barruan.

Bi ordu inguruko iraupena izango dute tailerrek, eta parte-hartzaileen beharretara egokituko dira. Gai hauei buruzko gai praktikoak landuko dira:

  • ✅ Elektrizitate eta gas fakturazioa
  • ✅ Energia aurreztea eta eraginkortasunez erabiltzea
  • ✅ Energia berriztagarriak eta autokontsumoa
  • ✅ Ibilgailu elektrikoa eta mugikortasun jasangarria
  • ✅ Laguntzak

Tailerrak hurrengo herrietan burutuko dira:

EULATE EULATE 19 de agosto Abuztuak 19 11:00 Ayuntamiento Udaletxea
NAZAR NAZAR 19 de agosto Abuztuak 19 17:00 Casa de la Maestra Maistraren etxea
LAZAGURRÍA ELIZAGORRIA 20 de agosto Abuztuak 20 10:00 Centro sociocultural Soziokultura gunea
ANDOSILLA ANDOSILLA 17 de septiembre Irailak 19 17:00 Sala Polivalente Erabilera anitzeko gela

Interesdunek horietako edozeinetan eman dezakete izena, esteka honen bidez:

 

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan gure posta elektroniko berriaren bidez infoenergia@teder.org edo 637066307 telefonora deituz.

 

 

Agian interesatuko zaizu