Egitarau zabala Estellerrian Euskararen nazioarteko eguna ospatzeko
por Ane Alvarez de Eulate | Nov 12, 2025 | Actividad TEDER, Euskara, Noticias, Noticias Tierra Estella
TEDERek bat egiten du Euskarabideak urtero antolatzen duen egitarau kultural anitz eta doan honekin.
Euskarabideak-Euskararen Nafar Institutuak, Gora-Gora Fest! 2025 euskarazko kultur zikloaren 5. edizioa antolatu du Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, abenduaren 3an ospatzen dena Nafarroako egunarekin batera. Zikloa Nafarroako 65 herrietara helduko da eskaintza anitzarekin, horietako 14 Estellerrian, azaroaren 7a eta abenduaren 14a bitartean.
Aurreko edizioetan bezala, emanaldi guztiak, osotara 10 ezberdin, doakoak izango dira: antzezlanak (horietako batzuk musikalak direnak), magia tailerrak, dantzak, ipuin kontalariak eta beste hainbat.
Jarduera guztiak 3.000 biztanletik beherako herrietan egingo dira, eta nabarmentzekoa da horietako askotan programazio ofizialak ez duela euskarazko kultur jarduerarik barne hartzen.
Zikloaren aurkezpenean Ana Ollok, Nafarroako Gobernuko Euskara kontseilariak, ziklo honen helburuetako bat “jarduerak Nafarroako hiriburutik edo ingurutik haratago eramatea” dela aipatu zuen. Euskarabideko zuzendari kudeatzailea den Javier Arakamak bestalde, euskararen sustapenak «arreta berezia eskatzen duela hizkuntzaren presentzia soziala ahulagoa den eremuetan» azpimarratu zuen.
TEDERek, bere Euskara zerbitzuaren bitartez, Estellerrian egingo diren ekitaldi guztien zabalpenean lagunduko du bere ohiko kanalen bitartez, zerbitzuaren zereginetako bat eskualdean euskaraz antolatzen diren jarduera eta programazio guztien oihartzuna biderkatzea bait da, arreta berezia ipiniz Euskarabideak antolatzen dituenei.
Sesma, Aritzala, Biana, Urantzia, Andosilla, Jaitz, Lodosa, Lerin, Lukin, Antzin, Mendabia, Zirauki, San Adrian eta Eulate izango dira abenduaren 14a bitarte, jarduerak hartuko dituzten eskualdeko herriak.